Kontakt Inprobisaziora Hurbilketa ikastaro intensiboa

Kontakt Inprobisazioa kontaktu fisikoan eta mugimenduan dauden gorputzen arteko aldibereko esplorazioan oinarritutako eta grabitatea, mugida eta inertzia bezalako lege fisikoekin erlazio jarraian dagoen dantza da.

Kontakt Inprobisazioa gertutik ezagutu nahi?

Orain duzu aukera Iraileko (3tik 7ra) lehenengo astean Donostian egingo den ikastaro intensibora apuntatzeko.

Kontakt Inprobisaziora hurbilketa ikastaro intensibo honetan, bereiziki gure zentrotik mugitzeari jarriko diogu fokua eta kiribil (espiral) eta gorputz-jasoaldien bitartez entzutea eta jarraipena garatzen joango gara kontaktuan dantzatzeko oinarri bezala. Kontakt Inprobisazioaren oinarrizko elementuekin modu seguru, jariakor eta konfiantza handiagotuz dantzatzeko erremintak eskuratzea da helburua.

Kontakt Inprobisaziora Hurbilketa ikastaro intensiboa DonostiaKontakt JAMak oraindik gehiago gozatu nahi dituzu?

JAMetan konfiantza gehiagorekin kontakteatu nahi baduzu eta Kontakt Inprobisazioaren oinarrizko elementuak zureganatzen hasi nahi baduzu ikastaro intensibo hau egokia da zuretzat.

Hurbilketa ikastaro hau Kontakt Inprobisazioan hasiberriak direnentzat edo esperientzia pixka bat dutenentzat egokiak dira.

Ikastaro honetan zure lekua hartzeko ni abisatu besterik ez duzu egin behar!

Ikastaro intensiboa (10 ordu)

Informazioa osoa ikusi nahi izan ezkero joan Kontakt Inprobisaziora hurbilketa ikastaro orrira.