Kontakt Inprobisaziora Hurbilketa ikastaroa – Donostia
Kontakt Inprobisazioa kontaktu fisikoan eta mugimenduan dauden gorputzen arteko aldibereko esplorazioan oinarritutako eta grabitatea, mugida eta inertzia bezalako lege fisikoekin erlazio jarraian dagoen dantza da.
Klase erregularrak
Oraintxe bertan ez dago klaserik martxan. Klaseen inguruko informazioa jaso nahi baduzu gure buletinean izena eman edo sare sozialetan jarraiguzu (Facebook eta Twitter).
- Informazio gehiago: info@mugida.eus
Kontakt Inprobisaziora hurbilketa klase hauetan, bereiziki gure zentrotik mugitzeari jarriko diogu fokua eta kiribil (espiral) eta gorputz-jasoaldien bitartez entzutea eta jarraipena garatzen joango gara kontaktuan dantzatzeko oinarri bezala. Kontakt Inprobisazioaren oinarrizko elementuekin modu seguru, jariakor eta konfiantza handiagotuz dantzatzeko erremintak eskuratzea da helburua.
Gorputza sentsazio berrietara irekitzearren, gehiegizko muskulu-tentsioa askatzen ikasten da, pisua trukatzen, gorputzen entzumena, kontaktu-puntuaren bitartez biraka ibiltzen, komunikatu eta elkarlanean aritzen, nahia apaltzen, lurzorua erabiltzen eta mugimenduaren jariakortasun naturala esperimentatzen norbera eta besteen gorputz kontzientziaren bitartez.
Elkarrizketa fisiko honetan zehar, garapen fisikoa eta kontzientzia somatikoaz gain, prestakuntza, konfiantza, kidearen euskarri izateko aukerak, segurtasun pertsonalaren erantzukizuna eta norberaren gaitasun eta besteen gaitasunen ulermena garatuko ditugu.
Hurbilketa klase hauek Kontakt Inprobisazioan hasiberriak direnentzat edo esperientzia pixka bat dutenentzat egokiak dira.