Kontakt inprobisazio tailerra – Urs Stauffer

Gune ekimenak egiten ari den Kontakt inprobisazio formakuntzan hainbat tailer ireki daude. Hurrengo asteburuan emango du Urs Stauffer maixuak Kontakt Inprobisazio tailerra, ‘Explorazio organikotik inprobisaziora’ delakoa. Esango nuke Urs Stauffer kontakt inprobisaziora berrelkartarazi didan maixua izan dela. Azkeneko urtetan berarekin hainbat ikastaro egin ditut eta hasieratik sentitu dezakezu bere ezagutza sakona, eskuzabaltasuna eta arlo desberdinetan duen esperientzia zabala. Azpimagarriak izan dira niretzat berak dituen organoak somatu eta enbriologiari inguruko gogoeta, hausnarketa eta ariketak.

Hortaz, orain dezue Urs Stauffer ezagutu eta bere jakintzaz aprobetsatzeko aukera.

  • Datak: Martxoak 11 eta 12
  • Larunbateko ordutegia: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
  • Igandeko ordutegia: 10:00 – 14:00
  • Informazio gehiago: Gune (Gasteiz)

Urs Stauffer Kontakt Inprobisazioa - GuneUrs Stauffer

Ez dut nere burua dantzaritzat jotzen, dantza egin eta gorputzaren mugimendu eremuan hausnarketa egiteko dantzaz baliatzen den bat baizik. 20 urtez baino gehiago kontakt inprobisazioan aritu naiz.

1989tik 1991ra Berlinen bizi izan nintzen, non dantza eta Body-Mind Centering® formakuntza jaso nuen. Irakasten ere hemen hasi nintzen. Berlingo harresia erori zenean, Ekialdeko Alemaniara (Postdam) irakasle bezala gonbidatua izan nintzen, nere konpainiarekin batera Postameko Dantza Garaikide Jaialdiko (Postdamer Tanztage) sortzaileetako bat izan nintzen, gaur egun ekitaldi oso ezaguna egin dena bai Alemanian, baita Alemaniatik kanpo ere.

Suitzara bueltatu nintzenetik herrialde desberdinetan gende mota desberdinei irakasteko aukera izan dut. Aldizka, bai konpainia profesionalekin, baita Suitza eta Frantziako dantzari, aktore taldeekin lan egiten dut. Nere sormen lanak Suitza, Italia, Frantzia, Alemania edo Txipren ikus ahal izan dira. Nere teknika Steve Paxton, Bonnie Bainbridge Cohen, Nancy Stark Smith, Dieter Heitkamp eta Anna Halprin-ekin eragin zuzena du, noiz edo noiz nere irakasleak izan bait dira. Nere lan mota dantza inprobisazioarekin gehiago harremantzen dut kontakt dantzarekin baino.

Informazio gehiagourstauffer.wixsite.com/contacturs