Kontakt inprobisazio tailerra – Karl Frost

Euskal Herriko Kontakt Inprobisazio Elkarteak (EHKIE) Karl Frostek emango duen tailerra antolatu du maiatzean, Errenderiko Dantzagunean.

Jam saio bat egon zen urtarrilak 4ean Dantzagunean Karl Frosten eskutik. Bertara gerturatu nintzen eta harriduraz ikusi nuen oso gidari bikaina zela, azkarra eta zintzoa. Jarraibide mordo bat eman zituen bata bestearen atzean eta denak momentu egokienean, argigarri eta zuzen sartzen zituen sentitzen egon behar ginenaren gogoeta eta aholkuak. Ez zuen ezer ez zintzilik edo definitu gabe uzten. Azkenean ezin izan nuen berarekin ‘kontaktatu’ ahal izan, hortaz, orain izango dut aukera berarekin gehiago ikasi eta sakontzeko, baita zuek ere.

The Human Contact Project

The Human Contact Project kontakt inprobisazio artearen birformulazioa esploratzen du, fisikaren, biomekanikaren, eta kontaktuan dauden bi gorputzen egoeraren kontzientzia sotilean murgilduz, zentzu ireki batean giza topaketaren poetika eta fisikalitatearekin konbinatuko du. Giza kontaktuaren inprobisazio izaera esploratuko da: fisikoaren xehetasunenganako sentikortasun sakonagoa eta mugimendu esperientziaren esanahi eta arte sormenaren izaera poetikoaren zentzua garatuz. Kontakt inprobisazioa esplorazioaren oinarria izango da, baina antzerki fisikoaz, ‘release’ teknikaz, eta psikologia somatikoaz haratago joango gara. Tailer hau, Karl Frost-en gorputzaren erabilpenarekin, bere esanahi eta eraginaren naturarekin, Body Research interakzio antzezpenetan aztertu duen bezala, denbora luzean izandako liluratik sortuko da.

  • Datak: Maiatzak 19, 20 eta 21
  • Maiatzak 19, ostirala: 19:00 – 22:00
  • Maiatzak 20, larunbata: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 19:00
  • Maiatzak 20, larunbata: Kontakt JAM irekia 19:00 – 21:00
  • Maiatzak 21, igandea: 10:00 – 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, Errenderia
  • Prezioa: 80€ (70€ Ehkie Kontakt Bazkideak)
  • Izen-ematea: Itxita.

Karl Frost

Karl FrostKarl bereziki bere kontakt inprobisazio lanagatik ezaguna da, non maisu oso argi, ezagutza zabalekoa eta komunikatzen aberatsa bezala ospea duen eta baita ere praktika fisikoki artikulatzen duen maisu bezala, eroso aurkitzen du bere burua bai esplorazio txiki eta sotiletan baita basati eta explosiboetan ere. Ikasle askok sakonki eboluzionatu dute bere tailerretan kontakt inprobisazioaren praktika, giro atsegin, diziplinatu eta oinak lurrean izanda, ikerketa, garapena eta bizitzaren plazerraren inguruan. Kontakt inprobisazioaren praktika ongizate fisikoa bultzatu behar duelaren ideiarekin guztiz konprometitua dago. Bere kontakt inprobisaziorako gerturatzea bai artearen eremuan eta bai praktika sozialaren eremuan oinarritu du.

Informazio gehiago: