Kontakt inprobisazio gabonetako nire mugida

Argitaratu nuen bezala Donostiako Kontakt Inprobisazio ekimenak gabonetarako 4 kontakt inprobisazio jam segida bat antolatu zuen abenduan Errenderiko Dantzagunean.

Horietako 2 jam saioetara gerturatu nintzen eta nahiz eta jende gutxi gerturatu neretzako ondo aprobetxatzeko modukoak izan ziren. Batzuetan hori gertatzen da, petit-commité batean askoz sakonago eta errazago parte hartzeko aukera egoten da.

Ez zen bakarrik gabonak eta gero gorputzeko tonua mantentzeko aitzakia bat izan baizik eta antolatzaileen eskutik saioaren aurretik egiten den beroketa gidatuei esker, sentsazio bikain batekin geratzeko saio pare bat.

Parte hartu nuen lehen eguna

Maider Oiartzabalek gidatu zuen jam saiora sartzen joateko beroketa. Derrigorrezkoak bezala ditudan ariketak eta ezagutzen ditudan kontakt inprobisazio ohizko diren ariketak proposatu zituen.

Hasteko, bakarrik lurrean etzanda, bakoitzaren gorputzeko barne dinamika arnasketaren bidez martxan jartzen joan ginen. Jarraian dinamika horren likidotasuna kontzienteki somatzen sortzen diren sentsazioetaz baliatuz eta gure organorik handiena den azalaz baliatuz, barne dinamika horren eta gainontzeko gorputz elementuen edukiontzi bat delarik, mugimendu sinple, natural eta organikoak sortzen joatea hain zuzen. Ezer gutxi ezta?

Behin horrela eta lurraz baliatuz denbora bat egon ostean, jarraian bikoteka hasi ginen gorputza kontaktatuz kidearen barne dinamika antzeman, ulertu eta gureganatzen saiatzea zela helburu. Ariketa modura lehenengo batek antzematen zuen bere kidea eta gerora besteak antzemango zuen kidearena. Kontakt inprobisazioa praktikatzerakoan askotan ematen da gidaria eta gidatuaren rol bereizmena gorputz elkarrizketak sortzen hasterakoan.

Hiruzpalau bikoterekin gustora kontaktatu eta gero neretzat hain arrunta ez den hirukote batean murgildu nintzen. Ordura arte nahiko zail egin zait hirukotean aritzea, nahikoa erronka eta informazio jasotzen bait dut bikote batekin kontakt elkarrizketa bat mantentzeko baina egun honetan bereiziki eroso sentitu nintzen beste bi pertsonekin batera gorputza kontaktatzen aritzea eta espazioan zehar desplazamendu handiagoak egiten.

Gabonetako nire kontakt mugida

Bigarren eguna

Chin Pang Ling izan zen jam saiora sartzen joateko beroketa gidatu zuena. Arnasketan jarri zuen fokua bereiziki, behin eta berriro arnastuz denbora luzez egotea eskatzen zigularik.

Hasieran besterik gabe eserita. Hori bakarrik, kontzienteki arnastu eta berriro arnastuz, pixkanaka gure barne dinamika esnatzen joateko. Konturatu gabe etzatera joan zitzaigun gorputza.

Denbora luzez egon ginen eta batzuetan kontzentrazioa galdu ere egiten nuen. Jarraian ez biriketatik bakarrik arnastuz baizik eta gorputz osoan zehar somatzen nuen arnasketa iristen ari zela, arnasketa nolabait globala eta solidoagoa sentitzen nuen.

Gutxitan egona naiz egoera honetan. Gorputza arnasketaren barne mugimenduaz eraginda mugitzen hasten da hutsuneak bilatzen, gorputza eta bere atalen berezko pisuaz baliatuz eta zuk nahita eragin gabe.

Oso mugimendu berezia sortzen da eta gorputza ere egoera berezi batean somatzen duzu, arnasketarekin zure gorputzean geratzen diren hutsunetara airea bidaliaz, azkenean lurrean botatako zapi bat bezala geratzen zara. Goitik behera guztiz erlaxatuta, artikulazioak, muskuluak, organoak eta abar.

Gerora sentsazio eta mugimendu kalitate hori bikoteka aztertzen joan ginen eta denok dinamika berdinean geundela denbora dezente batez aplikatu genuen. Gorputz elkarrizketa oso mantsoak sortzen ziren, pisuaren garrantzia azpimarratuz, nik gutxienez asko ikasi eta disfrutatu nuen.

Pixkanaka nolabait bakoitzak asimilatuta duen kontakt inprobisazio mugimendu kalitatera bueltatzen joan ginen, ni gutxienez bai.

Aipatu ez ditudan beste ariketa batzuk proposatu zituen baina neretzako hauek izan ziren azpimarragarrienak edo gutxienez momentu honetan nere gorputz prozesurako baliagarrienak.

Gabonetako nire kontakt mugida

Ikusi dudanez, frogatzeko gogoarekin geratu bazara, Chin Pang Lingek Otsailak 11ean Donostiako Guardetxean kontakt inprobisazio tailerra eta jam saioa antolatu du aipatu ditudan ariketa hauetan murgiltzeko.

Hau izan zen orokorrean gabonetako kontakt inprobisazio jam segidan aurkitutakoa.

Kontakt inprobisazio jam estra saioa

Jam saio bat egon zen urtarrilak 4ean Dantzagunean Karl Frosten eskutik. Ezagutzen ez nuen kontakt inprobisazio maisu honek, inguruan bisitan zegoelarik, proposatutako jam saioa hain zuzen.

Harriduraz ikusi nuen oso gidari bikaina dela, azkarra eta zintzoa. Jarraibide mordo bat eman zituen bata bestearen atzean eta denak momentu egokienean, argigarri eta zuzen sartzen zituen sentitzen egon behar ginenaren gogoeta eta aholkuak. Ez zuen ezer ez zintzilik edo definitu gabe uzten.

Egia esan, ez ditut kontakt inprobisazio maisu edo irakasle asko ezagutzen. Baina Karl oso bitxia egin zitzaidan, nabari zen esperientzia handikoa zela eta benetan gogo handiz komunikatzen zuela egiten duena.

[…] Karl is particularly known for his work in the art of Contact Improvisation, where he has a reputation as a very clear, wide ranging, and richly informative teacher and as a physically articulate master of the practice, comfortable in both the small and subtle explorations and in the wild and explosive. Many students have profoundly evolved their practice of contact improvisation through his workshops, which provide a friendly, yet disciplined and down-to-earth atmosphere of study, growth, and pleasure in life. He is uncompromisingly devoted to the idea that one’s practice of contact should be one that actively promotes physical well-being. His approach to contact improvisation lives both in the realm of art and in that of contact as social practice. […] bodyresearch.org/karl-frost

Sentsazio eta esperientzietan zehar maisuki gidatu gintuen. Beldurrik gabe besteak konfiantzaz ikutzea eskatzen zigun eta baita besteengan antzematen genituen mugimenduak ere beldurrik gabe gureganatzea.

Konturatu orduko prozesu oso aberats bat igaro nuela sentitu nuen eta gorputza prest nuela kontakt inprobisazio elkarrizketekin jarraitzeko. Hori egin nuen, nahiz eta azkenean berarekin ezin kontaktatu ahal izan. Hurrengo batean izan beharko.