Dantza garaikide ikastaroak – Maite Berasategi

Klase Erregularrak

Klasea lurretik hastea gustatzen zait, gorputza esnatuz, arnastu eta luzatuz. Zutik berotzen jarraituko dugu, Cunningham teknikaren gorputz segmentu esanguratsu desberdinen koordinazioa eta kontrola pixkanaka sartuz, desplazamenduekin jarraituz, espazioan zehar proiektatzen, ibiltzen, salto egiten eta espazioa betetzen ikasten joango garelarik.

Bukatzeko, hilabete osoan zehar koreografia bat eraikiko da, non DANTZATZEA helburua izango den. Musika ona bermatuta.

Eta astean zehar:

Dantza garaikidea Maite Berasategi

Maite Berasategi

Dantza garaikidean eta modernoan nagusiki Parisen eratua, M. Cunningham, P. Goss eta J. Limón iturrietatik edan nuen. Nire klaseak teknika hauen eta nire interprete (Rayo Malayo Danza, Carmen Senra Cía., Málaga Danza Teatro, Adeshoras Danza), koreografo (Adeshoras Danza) eta irakasle (Donostiako Musika eta Dantza Eskola, EHU, Arteleku) urteetan zehar pilatutako geruza desberdinen nahasketa batean oinarritzen dira.

Zatoz frogatzera, dantzatuko duzu eta!