Gorputza gizaki guztiok amankomunean dugun izatearen atal fisikoa da. Esaten den bezala oso makina konplexu eta aurreratua da. Denori neurri batean edo bestean gorputzaren inguruan kuriositatea sortu zaigu inoiz eta burua, torsoa eta gorputz muturren banaketa sinplea alde batera utzi nahi izan dugu sakonago atal zehatzagoak aztertu edo esploratzeko.
Medikuntza, fisioterapia edo gorputzarekin zer ikusia duen ikasketarik ez baduzu egin baliteke giza anatomia modu sakonean esploratzeko aukera gutxi eduki izana. Horrela bada, orain aukera duzu gorputz anatomia, fisiologia eta sistema desberdinen mapak bereiztuta ikusi, hauen inguruan informazioa irakurri eta online esploratzeko.
Giza gorputz sistemen mapa zerrenda
- Eskeletu sistema
- Mintza, tendoiak, lotailu eta kartilagoak
- Sistema digestiboa
- Gernu sistema
- Ugaltze sistema
- Arnasketa sistema
- Sistema endokrinoa
- Nerbio sistema
- Sistema kardiobaskularra
- Sistema linfatikoa
- Zentzu bereziko organoak
- Erraiak eta faszia sistema
- Muskulu sistema
Giza anatomia eta fisiologia osoa 3 dimentsiotan online ikusi eta aztertzeko bi aplikazio aurkezten dizkizuet. Alde batetik, BioDigital Humanek eskaintzen duena eta bestetik ZygoteBody™.
Bi aplikazio hauek, Google Earthek Lurrarekin egiten duen bezala, bai gizon eta emakumeen giza gorputza ikusi eta aztertzeko aukera ematen digute dohainik eta harpidetza ordainduta beren informazio eta erraminta aurreratuak erabiltzeko aukera ere ematen dute.
Biodigital Human
Biodigital Human hiru dimentsiotako (3D) giza gorputz mapa informazioa, anatomia, gaixotasunak eta tratamenduak, bai web bitartez edo mobilean ikusteko aplikazioa interaktiboa du. Aplikazioan sartzeko izena emateko kontua sortu behar da, Google kontua edo Facebook kontuarekin ere izena eman daiteke.
Loturak:
Zygote Body™
Zygote Body™ aplikazioak ere hiru dimentsiotako (3D) giza gorputz mapa interaktiboa da. 2010. urtean Google Body aurkeztu zen baina 2011. urtean itxi zela eta 2012. urtean Zygote Media Groupek bere proiektua aurkeztu zuen. Aurrekoak baino textura sinpleagoak ditu eta horregatik arinagoa da kargatzen. Ez da derrigorrezkoa aplikazioa erabiltzeko bertan izena ematea baina aukera ematen du.
Lotura: