Dantza klase irekiak, ohizko ikastaroetaz gain dantza garaikidea ikasi edota esperimentatzeko beste modu bat dira. Dantza konpainia profesionalek beren entseguen beroketa klasea edonork parte hartzeko irekia bezala eskaintzen dutenean datza. Dantzari profesionalek entrenatzeko erabiltzen dituzte baita aurre-profesionalek eta zaleek prestakuntza klaseak bezala.
Konpainiako kideak gidatzen dute klase irekia eta orokorrean ohizko beroketaz gain, batzuetan konpainiak egindako lanen koreografia mugimenduak irakasten dira, horrela konpainiak duen berezko mugimenduak ikasi edo esperimentatzeko aukera egoten da, hauek nolabait definitzen duten mugimenduak ezagutu eta bide batez beren lana gureganatuz.
Arrazoi desberdinengatik egiten dute hau, dantza konpainien lana instituzioengatik lagunduta dagoenez, konpainiek inguruko lurralde komunitatean dantza bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, horrela jendea dantza egoitzetara eta ikuskizunetara erakarriz dantzaren inguruko kohesio soziala hedatzen laguntzen dutelarik.
Baliteke ere konpainiaren proiektuak izaera irekiago bat edukitzea eta proiektuaren parte izatea konpainiatik kanpo dagoen jendearen iritzia jaso nahi izatea edo besterik gabe konpainiako kideak dantza irakaskuntzan esperientzia hedatu nahi dutelako.
Hortaz, jarraian dituzue oraingoz otsailean zehar dantza garaikide klase irekietan parte hartzeko aukera.
Cielo RasO
Cielo RasO dantza konpainiak klase irekiak emango ditu otsailean zehar Egiako kultur etxean, han egingo duen egonaldi artistikoa aprobetxatuz. Igor Calonge konpainiako zuzendariak gidatuko ditu klaseak orokorrean baina baita konpainiako beste kideek ere.
- Datak: Otsailak 9an hasita, astelehenak, asteazkenak eta ostiralak.
- Ordutegia: 17:30 – 19:00
- Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, Errenderia
Igor Calonge
Dantzari bezala diziplina desberdinetan eratutakoa, ikasketa urteak eta gero bere ibilbide profesionala konpainia nazionaletan hasteko aukera izango du, Provisional Danza, Cía. Daniel Abreu, Cía. Fernando Hurtado, Hojarasca Danza edo Ciento cincuenta cuerdas konpainietan hain zuzen. Garai honen bitartean nazio eta Europako dantza eskola ezagunenetan formatzen jarraituko du.
Dantzari ibilbide zabal batekin batera, paraleloki 2001. urtean, formatu txikiko bere pieza koreografikoak sortzen hasiko da, sormenaren une egoki baten hastapen adierazpen modura, berriki desagertu den Donostiako Arteleku zentroan beren lana garatzen ari ziren artista kolektibo desberdinekin batera esperimentatuz.
Informazioa: Cielo RasO eta Facebook taldean (Iturria)