Dantza garaikide klase hauetan, gorputzak berezkoa duen koordinazioa birgogoratuko dugu mugimendu patroi sinple batzuk praktikatuz. Patroi hauen bariazioak landuz, pisuan, espazioan eta denboran aldaketak eraginez eta jariakortasuna oinarritzat hartuz, sekuentzia dantzatu batzuk ikasiko ditugu dantzak sortzen duen gozamena sentitzeko. Gorputzaren esplorazioaren eta irudimenaren lanketaren bidez ere, norberaren adierazkortasunak eta erosotasunak sortutako dantzei lekua utziko diegu.
Ez da dantza maila alturik behar saio hauetan parte hartzeko baina aurretik dantzan eskarmentua izatea komeni da, ez bait dira hasiberrientzako saioak. Gogo handia izanez gero, hasiberriek ere, beren erritmora lan eginez, ongi etorriak dira.
- Ostegunetan: 17:00 – 18:30
- Ostiraletan: 16:30 – 18:00
- Larunbatetan: 10:00 – 11:30
- Larunbatetan: 12:00 – 13:30
- Tokia: Gros (Donostia)
- Prezioa: 35€ hilabetea (klase bat astean) edo 50€ hilabetea (2 klase astean)
- Izen-ematea: izaslapaza@gmail.com
Izaskun Lapaza
Donostiako Musika eta Dantza Eskolan hasi zuen bere dantza formazioa, Coral López irakaslearekin. Podologia ikasketak egitera joan zen Bartzelonara eta han hainbat akademia desberdinetan jarraitu zuen dantza klaseak jasotzen. 2003. urtean, Londresera joan zen dantza garaikidea ikastera, BA Hons (Bachelor of Arts) London Contemporary Dance School-ean ikasi zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat jaso zuelarik.
2008. urtean Euskal Herrira bueltatu zen. Harrezkero proiektu desberdinetan laguntzaile bezala eta beste batzuetan zuzendari bezala aritu da. Bere formazioa asko erakartzen duen gai batean oinarrituta jarraitzen du, giza gorputzaren funtzionamendua dantzan hain zuzen. Arte Eszenikoetan master bat egina du eta kudeaketa eta irakaskuntzaren alorrean hasita dago.
Informazioa: izaskunlapaza.tumblr.com