Butosofia mintegi intentsiboa – Jonathan Martineau

Pentsatzea erditzearen arte bat da. Dantzatzea jaiotzearen arte bat da. Errealitatea hitz bat baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputz batean ikertu behar da. Gure ideiek munduarekin zer ikusirik izan behar badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza liberazio arte bezala.

Mintegi hau esperimentu psikosomatikoz osatua dago, garen espazioa eta partekatzen dugun espazioaren ikuskera eraldatzera zuzenduak. Butoh subbody-an eta jaiotze pentsamenduan inspirazioa hartuta, mintegiko esperimentuek partekatutako espazio hau bere jaiotze eta sortu berri egoeratan ulertzeko aukera esploratzen dute. Gogoeta gordin hauek gaur egun bizitzen ari garen filosofia politiko garaikide eta demokrazia oinarrien suposizio batzuk urratzen ditu, urraketa hauetan gainera, defendatu beharreko balio edo posesio bat izan ez dadin, askatasun bat ereiteko aukera izango da, esperientzia bat, dohain bat, kutsatze bat.

Arnasketatik lan egingo dugu, pisua entzutetik, sentsazio fisikoekiko intimitatetik, irudimenaren bizipenetik eta durundabilitatetik (durundatzeko ahalmenetik) bitalizatutako espazio batera iristeko. Mintegiak ez du teoriaren eta praktikaren artean bereizten eta mugimenduaren jatorriaren dantza bat dastatzera zuzendutako ikerketa bat proposatzen du. Gorputz guztientzat eskuragarria, buru guztientzat gozagarria da.

  • Datak: Martxoak 24, 25 eta 26
  • Ostirala: 18:00 – 21:00
  • Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
  • Igandea: 10:00 – 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, Errenderia
  • Prezioa: 80€ (mintegi osoa), 70€ (asteburua soilik) eta 20€ (ostirala soilik)
  • Izen-ematea: seminariobutosofia@gmail.com (625.06.76.00)
Butosofia mintegi intentsiboa

Informazio gehiago: www.butosofia.com